Antzina Folk festibalak Gasteizko kale eta antzokiak musikaz bete ditu aurten ere

en JR Go
Milladoiro talde galiziarra kontzertu egunean

Aitzina Folk Festibalak VII. edizioa du aurten. Jaialdi honek estatuko folk taldeak biltzen ditu Gasteizen, azaroa eta abendua artean publiko guztientzat egitaraua eskeiniz

Aitzina Folk festibala jaialdi solidarioa da eta bi helbururekin sortu zen: alde batetik, folka zabaltzea, musika, dantza eta tailerrak eginez; eta beste aldetik, ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun  arraroa ikertzeko dirua biltzea.

Euskal Herrian bi pertsonek bakarrik jasaten dute gaitza, eta horietako bat Jon da, 16 urteko gasteiztarra. Hain zuzen ere Patxi Villén, Jonen aita eta folkaren jarraitzaile amorratua, da jaialdi honen sortzaileetako bat. Villének, bere senide eta lagunekin batera, duela zazpi edizio hasi zuen abentura, gaixotasuna ikusarazi nahian.

Kalakan eta Milladoiro entzunez, ataxia ezagutu

2019ko abenduaren 26an Samaniego Reporteko kazetariak Kalakan eta Milladoiro taldeen kontzertura joan ginen, Aitzina Folk festibaleko azken egunean. Goraino bete zen Mendizorrotzako kiroldegian ospatu zen ikuskizuna. Sarreran arropa denda bat, eta esparru barruan barra bat: laguntzaileek dena prest zeukaten ikusleak hartzeko.

Kalakan taldeak hasi zuen kontzertua. Txalaparta, danborra eta txistua jo zituzten eta ikusleek asko gozatu zuten. Beraien azken kanta «Sagarra jo» famatua izan zen, Madonnarekin batera jo izan dutena.

Kalakan taldeak «Sagarro jo» kantaren bertsioa eskaini zuen

Lehen taldeak amaitu eta bigarrena prestatzen zen bitartean, neska batek ataxia telangiectasiari buruzko hitzaldi bat eman zuen, gaur egun ikerketak nola doazen azalduz.

Amaitzeko, Milladoiro talde galiziarra igo zen taula gainera. Folk talde honek banjo eta gaitaz girotutako kontzertua eskaini zuen. Beraien azken kanta «Muñeira de chantad» abestia izan zen.

Xan Errotabehe: «gure instrumentu esentzialena ahotsa da»

Kontzertua hasi baino lehen Xan Errotabehe, Kalakan taldeko kideak, elkarrizketa eskaini zigun.

Xan Errotabehere, Kalakan taldeko musikaria

Euskaraz, «kalakan» hitzak «hizketan» esan nahi du. Nondik datorkio izena zuen taldeari?

Guk kantatzen ditugun abesti gehienak aho transmisiokoak izan dira. Batzuk txistukoak dira, baina gehienak aho transmisiokoak, fenomeno hau gure inguruan idartsua izan delako. Horrez gain, esneak «kalakalaka egiten» duela esaten da kristalezko katilu batera botatzean egiten duen zaratagatik. Adiera hau ere gustatu zitzaigun eta horregatik aukeratu genuen.

Zuen abestietan txalapartaren erabilera ezinbestekoa da, ezta?

Egia esan, ez. Txalaparta jotzen dugu beste instrumentu bat balitz bezala: adibidez, txistua, panderoa, alboka… baina Kalakanen instrumentu esentziala ahotsa da, denok daukaguna. Egi da txalaparta ere asko jotzen dugula: behin ikasi genuen eta, maisuak ez garen arren eta Euskal Herrian askoz txalapartari hobeak dauden arren, beti mantentzen dugu txalapartaren ikutu tradizionala gure kantetan.

Hona etorri aurretik ezagutzen zenuten Aitzina Folk festibala?

Ezagutzen genuen, baina ez antolatzaileak, ezta atzetik zegoen gaixotasuna ere. Jaialdi solidarioekin gauza bitxi bat gertatzen zaigu: antolatzaile askok aitzakiak jartzen dizkigute, «diru gutxi daukagu, ikuskizun solidario bat da» eta horrelakoak esanez; baina Patxiren kasuan alderantziz izan zen. Bere proposamena eta indarra gustatu zitzaigun, eta gerora ohartu ginen festibal solidario bat zela. Patxiren energia erraz kontagiatzen da.

2011an Festival Transhumances irabazi zenuten. Orduan egin zen famatu Kalakan?

Ez dut uste horrela izan zenik. Transhumanceren antolatzailea oso gertuko pertsona dugu, eta askotan gonbidatu gaitu jaialdira; beti ere leihaketa barruan. Nik uste fama Madonnarekin etorri zela. 2011ko festibala irabazi eta hilabete gutxira deitu gintuen abeslari estatubatuarrak. Kalakanen duela hamar urte sortutako kantuak jotzen ditugu, eta jendeak etiketa bat jarri digu; baina Madonnarekin jo ondoren, jendearen begirada aldatu da gure taldearekiko. Azkenean gu garena eta egiten duguna ez da aldatu, baina “inor ez da profeta bere lurrean”; eta oso ospetsuak garela ez nuke esango, baina bai fama eman digula Euskal Herrian. 

Euskal Herria askorentzat Bilbo edo Biarritz da eta beste guztia ez dute ezagutzen; beraz suertea daukagu argitxo hori piztu denetik. Gure helburua ere bada ezagutaraztea euskalduna zer den: erakustea nondik gatozen, zer kantu mota edo estilo ezberdin ditugun.

2012an Madonnak zuen musikaren berri izan zuen eta harekin egin zenuten bira musikala. Nolakoa da hain musikari famatu batekin lan egitea?

Musikari famatua baino gehiago, gure nagusia izan zen: urte beterako kontratua sinatu genuelako. Egia da musikaren munduan errespetu handia sortzen duela, «Madonna, mari mandona» umorezko bideoan azaltzen den bezala, gauza asko eskatzen dituelako; baina gero bera da lo gutxien eta lan gehien egiten duena. Taldeko denek daukate indar hori, teknikariek, dantzariek, koreografoek, diseinatzaileek… Oso intentsoa izan zen gure limite fisiko eta mentala ezagutzea; baina zure burua mutur hortara bultzatzen duzunean, ezagutzen ez zenuen beste alde bat ezagutzen duzu zugan.

Dena den, oso zorrotza izan arren, Madonnak gurekiko maitasun berezi bat zeukan. Beste musikariei esaten zien: “hauek bereziak dira. Apartekoa da nondik datozen eta zein estilo duten, eta horrela itzuli behar dute etxera».

Madonnak berak aukeratu zuen «Sagarra jo» abestia kontzertuetan jotzeko, eta nolabait Euskal Herriari omenaldi bat egiteko.

«Sagarra jo» kanta, izatez, umeentzako abesti tradizional bat da, baina Jean Michellek moldatu egin zuen eta poperoago bilakatu; horrela unibertsalagoa eta indar handikoagoa izango zelakoan. Sagarraren inguruko erlijioen sinbologia (Adan eta Evaren fruitu debekatuaren kondaira) eman zion, Madonnak hala eskatuta. Kontzertuaren momentu jakin horretarako publikoarekin hitz egin eta harreman hori sortu nahi zuen, nonbait.

Kalakan taldea Aitzina Folk jaialdian

Hola mi nombre es Asier, tengo 15 años ,estudio en Samaniego en tercero de la ESO y me gusta mucho el cotilleo y hacer kick boxing también. Me gusta escuchar música y estar con mis amig@s. Kaixo nire izena Asier da . 15 urte ditut, eta Samaniegoko DBHko hirugarren mailan ikasten dut. Asko gustatzen zait txutxu-mutxu aritzea eta kick boxing egitea ere. Musika entzutea eta nire lagunekin egotea gogoko dut. I’m Asier I’m 15 years old . I study at Samaniego school. i love gossips and to practise kick boxing . i like to listen music and spend time with my friends intagram: asier_agramonte_tm