«Gehiegi arakatuz gero, gure burmuinek munstroak eraiki ditzakete»

en Espacio Creativo/Opinamos

Konfinamendu honetan Nahiak hainbat hausnarketa egin ditu, horien artean, gehiegi pentsatzeari buruzkoak: “Gehiegi arakatuz gero, gehiegi pentsatuz gero, datuak gorpuztu eta gure burmuinek munstro itzelak eraiki ditzakete”

Bihotza iraganean izan ohi dugu. Expektatibak etorkizunean. Eta irudimenezko bi ezkena horien artean….orainak ihes egiten digu maiz. Noizbehinka, bere garrantziaz jabetu eta bere zaporea dastatzera ere ausartu egiten gara.

Baina beste askotan, konturatzen garenerako, akabo; oraina iragan bilakatuta. Bere oroimena baino ez dugu. Eta oroimenak, oroimen den une beretik, ez dauka orainarekin zerikusirik. 

Konfinamenduan ziurtasun gutxi ditugu. Gure etxeetako hormak, pribilegiatuentzat, gure lehioek kontatzen dizkiguten eguneroko istorioak eta orain arte inozoak ziruditen beste hainbat txikikeri. 

Hor ditugu berriak, gurekin ditugu berriak, pantaila itxurako barrera ziztrin bat eta milioika datu beldurgarri. 

Gehiegi arakatuz gero, gehiegi pentsatuz gero, datuak gorpuztu eta gure burmuinek munstro itzelak eraiki ditzakete.

Ez dut uste konfinamendu honek mirarizko errezetarik duenik, baina egoera nahikoa zaila da munstroak sortzen eta elikatzen ibiltzeko, ekiditu ahal badugu behintzat, noski. 

Momentuz, ziurtasun txikietara eta errealitate txikietara lotzea topatu dut konfinamendu hau modu eramangarrian esperimentatzeko bide bakarra. Honela, idazten dudanean ez dago gauza errealagorik, sukaldatzen dudanean ez dago gauza garrantzitsuagorik, Skype bat egiten dudanean ez dago pisu gehiago duen beste daturik.

Modu honetan, egun guztietan garaile ateratzen ez bagara ere, agian, gure saiakeren aurrean munstroak txiki eta koldar mantenduko dira. 

Konfinamendua ez da oraindik amaitu, eta pazientziaren apurrak txikle baten antzera luzatzea baino ez dugu. Hala ere, lehenago edo beranduago, gradualki edo auskalo ze neurrirekin, gure etxeak utziko ditugu. Bakarrik espero, osasuna eta “normaltasuna” errekuperatzen dugun heinean ez dezagula ikasitakoa eta hausnartutakoa bidean ahaztu. 

“Vive el presente”, “Carpe diem” eta halako esaldiak, Mr Wonderful-en etiketa tontoak iruditzen bazaizkigu ere, batzuetan, ez daude beren mezuekin hain okertuta.

Izan ere, gustatu edo ez, konfinamendu honetan eta bizitzako edozein momentutan, ziurtasun bakarra orainean dugu. Eta ideia hau berria ez bada ere, iraultzailea izan liteke gure egunerokotasunean erabiliko bagenu, bai konfinamenduan eta bai, konfinamendua oroimen eta iragan bihurtzen denean ere. 

Hola mi nombre es Asier, tengo 15 años ,estudio en Samaniego en tercero de la ESO y me gusta mucho el cotilleo y hacer kick boxing también. Me gusta escuchar música y estar con mis amig@s. Kaixo nire izena Asier da . 15 urte ditut, eta Samaniegoko DBHko hirugarren mailan ikasten dut. Asko gustatzen zait txutxu-mutxu aritzea eta kick boxing egitea ere. Musika entzutea eta nire lagunekin egotea gogoko dut. I’m Asier I’m 15 years old . I study at Samaniego school. i love gossips and to practise kick boxing . i like to listen music and spend time with my friends intagram: asier_agramonte_tm