Halloween: kalabaza festa

/
36 visitas

Ez da hemengo tradizioa, baina Euskal Herriko hainbat txokotan ere kalabazek apaintzen dute Halloween gaua

Halloween gauaren ospakizunak berez ez du gurekin zer ikusirik, baina zeozer berezia dauka erakartzen gaituena. Gero eta gehiago ospatzen da eta arrakasta dauka festak gure artean. Nire kasuan, adibidez, lagunekin ospatzeko modua kalabazak aurpegi beldurgarriekin apaintzea izan zen.

Nahiko erraza da, lehenengo zulo bat egin behar duzu kalabazaren goiko aldean, burua izango denaren erdian. Ez bota zati hori, gero estalki bezala erabiliko dugu eta.

Zuloa bukatu eta gero, pazienzia askorekin, barruko azala eta haziak aterako ditugu labana batekin edo goilara batekin. Ondoren, begiak, ahoa eta sudurra marraztu, moztu eta kito.

Amaitzeko, kandela txiki bat barruan sartu eta badaukazu zure Halloween kalabaza. Argia itzalita eta kandela piztuta efektua ikaragarria da!

close

Hola, me llamo Oier, tengo 15 años, estudio en samaniego y me encanta dibujar, escuchar musica y jugar videojuegos.
 
Kaixo, nire izena Oier da, 15 urte ditut, Samaniegon ikasten dut eta asko gustatzen zait marraztea, musika entzutea eta videojokuekin jolastea.
 
Hello, my name is Oier, I m 15 years old, I study in samaniego and i love draw, listen to music and play videogames.

El más reciente