Samaniego ikastetxeko 6. mailako ikasleak Gasteizko Santa Maria katedrala bisitatzera joan dira. Covid-arengatik ez da irteera normal bat izan
COVID-aren segurtasun neurriak errespetatzeko, talde bakoitza egun ezberdinetan joan zen. Lehenengo taldea azaroaren 4an eta azken taldea azaroaren 13an. Katedrala berriztatzen ari diren arren, bisitatu daiteke.
Bertako gidariari esker, Vitoria-Gasteiz hiriaren historia ezagutu ahal izan zuten eta antzinako argazkiak ikusi ahal izan zituzten.
Gainera, katedralaren goi partean dagoen begiralekura igo ziren eta hiriko bista ederrez gozatu ahal izan zuten. Eguraldi ona egin zuen joan ziren egunetan eta txangoa laburra izan arren, oso ondo pasatu zuten.
Katedrala 1200. urtean hasi ziren eraikitzen (XIII. mendean) eta orduztik erreforma batzuk egin dira. Erreforma horien pausu guztiak maketetan eta argazkietan ikusten dira.