DBH 4Bko ikasleek publizitate tailer bat egin dute euskaraz, Gasteiztxo Udaleko komunikazio sailaren eskutik
Samaniegoko DBHko 4Bko ikasleek euskararekin zerikusia duten lehen irteera izan dute: publizitate tailerra. Egun osoko ekintza izan da eta tailerraren amaierako emaitza bezala ikasleek bideo bat egin dute.
Egun osoko tailerra
Eguna hasteko, goizeko 8:00etan eskolatik irten eta 8:30etan Andre Mari Zuriaren plazara ailegatu ginen. Bertan begiraleekin elkartu eta lehen zatiarekin hasi ginen: bi taldetan banatu eta argazkiak atera genituen hirian zehar. Ariketaren helburua Gasteizen dauden publizitate mota ezberdinak bilatu eta identifikatzea zen.
Ibilaldia bukatzerakoan alde zaharrera igo ginen Gasteiztxok, udaleko komunikazio sailak, daukan gelara eta bertan gure argazkiak ikusi genituen. Ondoren publizitatea egiten hasi ginen: rol ezberdinak banatu zizkiguten eta grabaketari ekin genion.
Zuzendaria Julissa zen eta dena kontrolpean zegoela zihurtatzea zen bere zeregina. Eskriptak Nuetu et Yasin ziren eta beraiek idazten zuten platoan gertatzen zen guztia. Teknikariak Michelle eta Gonzalo ziren eta grabaketaz arduratu ziren. Iragarkiaren gidoia idaztearen zeregina Nahiarena izan zen. Atretzzistas Julen eta Ernesto ziren eta dekoratua aukeratu eta aktorea makilatzeaz arduratu ziren. Margolariak Nataly eta Ivea ziren eta publizitateko logoa margotzea zen beraien zeregina. Azkenik, ni, Asier, iragarkiko aktorea izan nintzen.