Samaniegoko ikasleek Euskaraldian parte hartu dute

27 visitas

LHko 3. zikloko ikasleek Euskaraldia ospatu dute, jai berezi hau aprobetxatuaz bideo bat egiteko

Samaniego ikastetxetik hainbat ekintza ezberdin egin dituzte Euskaraldian parte hartzeko: ikasle guztiek «Ahobizi» txapa jantzi dute eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek bideo bat grabatu dute.

Euskaraldia euskara bultzatzen duen proiektu bat da, Euskal Herri osoan ospatzen dena. Hamaika egun irauten duen ekitaldia da eta aurten azaroaren 30etik abenduaren 4ra izan da.

Egitasmoaren helburua euskara bultzatzea da, hamaika egunez aktiboki parte hartuz hizkuntza honen erabilera eta zabalpenean. Erabilera bultzatzeaz gain, badu beste helburu bat: euskaraz 365 egun bizitzea posible dela aldarrikatzea. Gainera euskara bizitzako esparru guztietan erabili daitekeela ere azpimarratzen du: etxean, lanean, lagunekin, tabernan.

Euskaraldian bi rol nagusi daude: «Ahobizi» eta «Belarriprest«. Lehen rola aukeratzen duenak euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen du ariketak dirauen bitartean, izan eusjaraz dakiten pertsonekin edo izan entzuteko prest daudenekin. Bigarren rola hartzen duenak lehen hitza euskaraz jaso nahi duela adierazten du, euskaraz hitz egingo ez duen arren (edo agian bai). «Belarriprest» rola aukeratzen dutenak euskeraz hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonak izan ohi dira, nahiz eta aurten euskaldun zahar askok rol hori hartzeko hautu kritikoa egin.

«Ahobizi» eta «Belarriprest» rolez gain, aurtengo euskaraldian «Arigune» deiturikoak ere izan dira: euskara erabiliko dela ziurtatzen diren guneak.

Euskaraldiak Korrika egitasmoa ere bultzatzen du eta Euskaraldi edizio guztietan bi abesti egoten dira: bat haurrentzako eta beste bat nerabe eta helduentzat.

close

Hola me llamo Asier Agramonte tengo 16 años y soy de Vitoria. Me gusta estar activo en las redes sociales. Me gusta hablar y escribir en euskera y quedar y estar con mis amigos. También me gusta estar actualizado y enterarme de todo lo que pasa a mi alrededor.

 
Kaixo Asier Agramonte izena dut eta 16 urte ditut. Gasteizkoa naiz. Nire sare sozialetan gustatzen zait aktiboa egotea. Euskaraz hitz egitea eta idaztea gustatzen zait. Gustoko dut nere lagunekin egotea. Eguneratua egotea ere gustatzen zait eta nire inguruan gertatzen den guztia jakitea.

 

Hello, my name is Asier Agramonte, I am 16 years old and I am from Vitoria Gasteiz. I like to be active on social media. I like to speak and write in Basque and to meet and be with my friends. I also like to be up to date and find out about everything that happens around me.

El más reciente