Enrique Balsategui Samaniegoko erlijioko irakaslea izateaz gain, badmintoneko jokalaria ere bada. Hasieran ostiraletan soilik entrenatzen zuen, baina pikatu zenetik astean hirutan edo lautan jolasten duela dio
Enrique Balsategui gure erlijio irakaslea izateaz gain, iraila arte zuzendari-ordea izan da azkenengo urteetan. Betidanik ibili da saskibaloi munduan sartuta bai jokalari bai entrenatzaile bezala. Baina iaztik badmintonean ere jolasten hasi da eta ez du denbora galdu: abenduaren hasierako zubian Espainiako senior txapelketan parte hartu du. Txapelketa Las Torres de Cotillas Murtziako herrian izan zen.
Zenbat urte daramazu badmintonean jolasten?
Iaz hasi nintzen
Nola bururatu zaizu badmintonen jolastea?
Egia esan, nire lagun Josek 25 urte daramatza jolasten, eta berak iaz animatu ninduen probatzera. Hasi nintzen ostiralero entrenatzen baina pikatu nintzen eta orain astean hirutan edo lautan jolasten dugu
Zertan datza badmintonak?
Zelai “txiki” batean sarearen bestaldera bolantea pasatzean datza. Modalitate eta kategoria ezberdinak daude: bakarkakora edo binakakora jolas daiteke. Set bakoitzean 21era heldu behar da, eta 2 set irabazten dituena da garailea da
Azalduko ahal dizkiguzu arau garrantzitsuenak?
Bolantea behin bakarrik ukitu daiteke, ezin da inoiz zure gorputzarekin edo raketarekin sarea ukitu, tanto bikoitietan eskuinetik ateratzen da eta bakoitietan ezkerretik
Zein da oinarrizko materiala?
Badminton zelaia, erdiko sarea eta bere posteak, kirol arropa, raketa, bolanteak eta zapatila bereziak
Hau izan da zure Espaniako lehenengo txapelketa?
Bai, bi modalitatetan jolastu nuen, banakakoa eta bikoteka nire lagun Joxerekin. Espero dut azkena ez izatea
Zein postutan geratu zinen?
Bikote bezala bosgarren geratu ginen eta banakako txapelketan bederatzigarren postura iritsi nintzen
Eta zein izango da hurrengo txapelketa?
Datorren Espainako Txapelketa Gasteizen izango da, urriaren 9tik 11ra
Zelako eragina izan du Covid-19ak zure entrenamenduetan eta txapelketetan?
Entrenatzeko arazoak izan ditugu, azaroaren hasieran Eusko Jaurlaritzak entrenamenduak bertan behera utzi baitzituen. Txapelketei dagokienez, berriz, oso protokolo zorrotza jarraitu behar izan genuen lehiatu ahal izateko.
Badmintona ez da lehen mailako kirola. Futbola edo saski baloiarekin konparatuz diru-laguntza eta erraztasun berberak izaten dituzue?
Ez. Oso zaila da babesleak lortzea.