Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak liburutegi saiotara joaten hasi dira, pandemia hasi zenetik lehen aldiz
Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleen lehen liburutegi saioan Elmer ipuina irakurri ahal izan dute. Haurrek ipuina irakurtzeko aukera izan dute, eta orain guri kontatu digute.

Elefante bat da ipuineko protagonista, Elmer izenekoa. Mundu guztiak barre egiten du berarekin, oso alaia delako eta beti txantxetan ari delako. Elmer berezia da, ordea: ez da beste elefanteak bezain grisa, bere azala koloretako da.
Beste elefanteak ere konturatu dira Elmerren azala ez dela beraiena bezalakoa, eta barre egiten diote, ezberdina delako. Horrek Elmer oso triste jarri eta alde egitera behartu zuen.
Egun batean, ordea, gure elefantea azala grisez margotuta itzuli zen beste elefanteengana. Baina zerbait ez zebilen ondo: Elmerrek txantxak egiten zituen, baina beste elefanteek ez zioten zinezten bera zenik, orain grisa zelako, eta ez zuten barrerik egiten bere txantxekin.
Bat batean, ordea, euria hasi zen eta tantek Elmerren pintura grisa ezabatu zuten. Beste elefante guztiek ikusi ahal izan zuten Elmer zela mozorroaren azpian zegoena, eta dena normalitatera bueltatu zen: berriz egin zuten barre gure elefantearen txantxekin. Ordutik, urtero-urtero, egun hura mozorro festa batekin ospatzen dute.

Ipuina entzun ondoren, bost urteko haurrek bi Elmer handi marraztu dituzte, kolore ugariko azala irudikatuz paper zati txiki eta margoekin. Ondoren, Haur Hezkuntzako ikasleen lanak pasabidean jarri dituzte, ikastetxe guztiarentzat ikusgai.