Ikasleak Artiumen izan gara

79 visitas

DBH 3ko ikasleak Artium museora joan gara, «Artium sale» programaren baitan artelan batzuk ikustera

Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Samaniego ondoan dagoenez, ikastetxeak oso harreman ona dauka museoarekin. Aukera hori baliatuta, gure ikastetxea «Artium sale» programan sartu da, eta orain egin dugun irteera programa horri esker egin ahal izan dugu.

Museora txangoa egin aurretik, bertako langile bat etorri zen gure gelara, arte garaikideari buruzko informazioa ematera. Emakume hark azaldu zigun lau arte garaikide mota daudela: margolaritza, performancea, bideoak eta eskultura.

DBH 3ko ikasleak koadro bati begira

Artiumera joan garenean, lehenik eta behin artelanak ikusi ditugu. Covid-19aren segurtasun protokoloei jarraiki, hiru taldetan banatu gara eta hainbat obra ikusi ahal izan ditugu: pintura, eskultura, idazketa eta marrazketaren adibide ezberdinak. Lan denak dira arte garaikidekoak, hau da, historiako garai honetan eginak, eta horrek esan nahi du arte-forma berriei eta haien esanahi sakonei buruz gehiago jakitea ahalbidetzen dutela.

Arte garaikidearen adibideak ikusi ondoren, gure esperientziaren bidez probatu ditugu arte mota horiek. Performancea praktikatu ahal izateko ikasleok soinu bat egin dugu gure gorputzekin; eta margolaritza praktikan jartzeko, adibidez, testu bateko hitz bat aukeratu eta horren inguruko marrazki bat egin dugu taldean. Azken finean, oso abentura artistikoa izan dugula esan liteke.

Ikasleak tailerra egiten
close

Hola me llamo Yeray soy un estudiante en la escuela secundaria Samaniego tengo 13 años y me gusta cantar y bailar. Los viernes, voy a canto y despues a un grupo de tiempo libre en el que hacemos manualidades con materiales reciclados llamado "Azterlariak". Sigueme en Tik Tok me llamo @yeruchi2.
 

Kaixo, Yeray naiz Samaniego ikaslea naiz 13 urte ditut eta kantatzea eta dantzatzea gustatzen zait. Ostiraletan abestera joaten naiz eta gero denbora libreko talde batera, "Azterlariak" izeneko material birziklatuekin eskulanak egiten ditugu. Jarraitu nazazu Tik Token @yeruchi2 deitzen naiz.
 

Hello, my name is Yeray. I am a student at Samaniego High School. I am 13 years old and I like to sing and dance. On Fridays, I go to sing and then to a free time group in which we make crafts with recycled materials called "Azterlariak". Follow me on Tik Tok my user name is @yeruchi2.

El más reciente

Ikasleak desagertzen ari dira

Samaniego ikastetxeko gela ezberdinen artean «Ikasleak desagertzen ari dira» ipuin kolaboratiboa idatzi dute 4Ako ikasleek hasi