Korean popular music, K-pop bezala ezagunagoa, mundu osora hedatu den fenomenoa da
K-popa edozein musika mota da: hip-hopa, popa, R&B, baina berezitasun bat dauka: abestiak korearrez dira. Musika genero honetako taldeak ezagunak dira mezu ezberdin ugari transmititzen dituztelako; adibidez, BTS taldearen abestiek zure burua maitatzeari buruz hitz egiten dute, edo arropek generorik ez dutela aldarrikatzen dute.
2019ko irailean deskubritu nuen zer zen K-popa, Youtuben BTS taldearen bideoekin. BTSren entzun nuen lehen abestia «Boy With Luv» izan zen, eta asko gustatu zitzaidan: abestia, bideoa, koloreak, erritmoa eta hizkuntza. Gerora talde gehiago deskubritzen joan nintzen: Tomorrow x Together, NCT, Enhypen, Ateez…
Musika mota honetatik gehien gustatzen zaidana transmititzen dituzten mezuak dira, talde bakoitzak bereak. Adibidez, BTS taldearen letretan zure burua maitatzeari buruz, bullyngaren kontra egiteari buruz, estereotipoen zentzugabetasunari buruz eta arropek generorik ez dutenari buruz hitz egiten dute. Everglow taldeak, bestalde, emakumeak ez direla ahulak eta gizonak baino indartsuagoak izan daitezkeela diote beraien hitzetan. Aldiz, pertsona ospetsu eta politen atzean dagoen estres eta lan-karga handiri, eta familiarekin egoteko denbora murritzari buruz jarduten du Enhypen taldeak.
K-pop taldeak ugari dira, eta entzutea merezi duten kantuak ere; baina badira batzuk bereziki politak niretzat. «Let me in» (Enhypen), «119» (NTC Dream), «Life goes on» (BTS) eta «TXT» (TXT) dira kanta berezi horietako batzuk.

Orain K-pop talde famatuena BTS da. Sari asko irabazi ditu eta «The Beatles» taldeak apurtu zituen marka guztiak lortu ditu. Hot Bilboard zerrendan lehen postura iristea izan da beraien lorpen handiena, kontuak izanik orain arte ez dela K-pop talderik iritsi horren gora zerrenda horretan.
Eta BTS taldearen famak, eta orokorrean K-poparen gorakadak, mundu mailan eragina izan du. Esateko, Korean turismoa asko handitu da musika mota honi eta mugiarazten duen jendeari esker.
Bestalde, korearra ikasteko gogoa ere gorantz joan da K-pop fenomenoarekin. Nire kasuan, serieak korearrez ikusten hasi nintzen eta gerora Youtubeko «ConCoreaTV» kanaleko ikasketekin jarraitu dut: alfabetoa, hiztegia… Ingelesa badakizu, ez da horren zaila korearra ikastea: bi hizkuntzetan hitz asko berdin esaten dira, idazkera da aldatzen dena.
