Oneka Anduaga: «Samaniego Report da zuzentzen ditudan aldizkarietan famatuena egin dena»

101 visitas

Oneka Anduaga kazetaria da eta gaur egun La Vanguardiarekin elkarlanean ari den Junior Report eskola aldizkariaren zuzentzailetako bat da. Bere lana ikastetxe ezberdinetako ikasleen artikuluak zuzentzea da, tartean IPI Samaniegokoak

Zein da zure lana La Vanguardia aldizkarian?

Ez dut zuzenean La Vanguardiarako lan egiten, baizik eta La Vanguardiak kontratatuta daukan beste enpresa baterako: Blue Globe. Blue Globe Bartzelonako enpresa bat da eta kazetaritzan eta komunikazio arloan lan egiten du. 

Nire kasuan, konkretuki, zuzentzaile lanak egiten ditut: 14 eta 16 urte bitarteko ikasleek egiten dituzten idatziak zuzentzen ditut, kazetaritzako irizpideak jarraituz. Gaur egun hiru eskolekin egiten dut lan: Madrileko bi eta Gasteizko bat. 

Nolakoa da La Vanguardia bezalako aldizkari handi batean lan egitea?

Esan bezala, ez dut zuzenki La Vanguardiarentzat lan egiten; eta egia esan nahiago dut. Izan ere, nire ustez, zenbait eta enpresa handiagoa, orduan eta tratu inpertsonalagoa dago. Adibidez, La Vanguardiako kazetaria izango banintz, seguruenik ez nuke aukerarik izango orain egiten dudan zuzentzaile lana egiteko, eta ez nuke ikasleekin eta hezkuntza munduarekin horrenbesteko harremanik izango. Nahiago dut horrela. 

Beste alde batetik, egia da La Vanguardiari loturiko lana egiten dudala (zuzentzen ditugun artikulurik onenak La Vanguardiaren online atalean azaltzen dira), eta hori ere oso interesgarria da. Edozein lanetan ikasten da zerbait; baita aldizkari handietan ere. 

Zein etapa kostatu zaizu gehien aldizkari bat aurrera ateratzerakoan?

Hasteko uneak dira zailenak: ikasleek ez dute oso ondo kazetaritza mundua kontrolatzen, eta ulertzekoa da, azken batean ez baitira kazetariak eta inoiz ez dute horrelako formaziorik jaso. Baina behin hasierako une hori pasata, ikasleek eta irakasleek martxa hartzen dutenean, oso erraza izaten da.

Beste Euskal Herriko ikasle aldizkariren batekin lan egiten duzu?

Euskal Herrikoak ez, Junior Report proiektuaren barruan ez dagoelako gaur egun martxan dagoen beste euskal aldizkaririk; baina Madrileko beste bi ikastetxetako zuzentzailea naiz. 

Zuzentzen duzun aldizkariren bat egin ahal da oso famatua?

Zuzentzen ditudan aldizkarietatik Samaniego Report da famatuen egin dena. Are gehiago, pasa den ikasturteanJunior Report proiektua osatzen zuten aldizkarietatik bisita gehien jaso zuen aldizkarietako bat izan zela esango nuke. 

Famaturen bati egin diozu elkarrizketaren bat?

Kazetari bezala ez dut famaturik elkarrizketatzeko aukerarik izan, baina bai Samaniegoko ikasleek elkarrizketatu zuten pertsona ezagun bati eginiko elkarrizketa zuzentzekoa. Pasa den ikasturtean Eneko Axpe, NASAko ingeniariari eginiko elkarrizketa, hain zuzen ere.

Zein izan zen zure lehenengo lana kazetari bezala?

Historiako aldizkari batean praktikak egiteaz gain, orain egiten ari naizen zuzentzaile lana da kazetaritzarekin izan dudan kontaktu profesional bakarra. 

close

Hola me llamo Yeray soy un estudiante en la escuela secundaria Samaniego tengo 13 años y me gusta cantar y bailar. Los viernes, voy a canto y despues a un grupo de tiempo libre en el que hacemos manualidades con materiales reciclados llamado "Azterlariak". Sigueme en Tik Tok me llamo @yeruchi2.
 

Kaixo, Yeray naiz Samaniego ikaslea naiz 13 urte ditut eta kantatzea eta dantzatzea gustatzen zait. Ostiraletan abestera joaten naiz eta gero denbora libreko talde batera, "Azterlariak" izeneko material birziklatuekin eskulanak egiten ditugu. Jarraitu nazazu Tik Token @yeruchi2 deitzen naiz.
 

Hello, my name is Yeray. I am a student at Samaniego High School. I am 13 years old and I like to sing and dance. On Fridays, I go to sing and then to a free time group in which we make crafts with recycled materials called "Azterlariak". Follow me on Tik Tok my user name is @yeruchi2.

El más reciente

Ikasleak desagertzen ari dira

Samaniego ikastetxeko gela ezberdinen artean «Ikasleak desagertzen ari dira» ipuin kolaboratiboa idatzi dute 4Ako ikasleek hasi