Samaniegoko umeek Ipar Poloan bizi nahi dute

47 visitas

Haur Hezkuntzako 3 urteko umeak Ipar Polora joan dira eta handik gutuna bidali digute Ipar Poloan nola bizi diren jakiteko

Urtarrilean elurra bota zuen Gasteiz osoan eta Haur Hezkuntzako haurrek patioan elurretan jolasten hainbeste disfrutatu zutenez elurra gela barrura eramatea erabaki zuten. Horrela Ipar Poloa ezagutu dute. 

Hemen uzten dizuegu haien gutuna izandako esperientzia kontatzen:   

Kaixo lagunak!

Hona gatoz gure abentura kontatzera. Gasteizen elurra egin zuenean guztiz emozionatu ginen eta beti elurra patioan izatea nahi genuen. Horregaik, Ipar Polora bidaiatzea erabaki genuen. Hasieran, elur malutez bete genuen gela. Ondoren, Ipar Poloko animaliak ezagutu genituen. Badakigu mortsak letaginekin bere kumeak defendatzen dituela edo hartz zuriek arraina jaten duela. Oso harrituta gelditu ginen pinguinoak arrautzetatik jaiotzen direla enteratu ginenean eta fokak tripatik, GU BEZALA!! 

Ipar Poloan pertsonak ere bizi direla enteratu ginenean haien bizimodua ezagutu nahi izan genuen. Horretarako, haiek bezala bizitzea erabaki genuen, baina…arazo bat genuen, ez geneukan izotza iglua egiteko. Beraz, gurasoei laguntza eskatu genien gure iglua eraikitzeko. Esne kutxa pilo bat ekarri genituen eta bi iglu super handi eraiki genituen.  

Nahi baduzue Ipar poloari buruz zerbait ezagutu etorri gure gelara!!!

close

Hola, me llamo Oier, tengo 15 años, estudio en samaniego y me encanta dibujar, escuchar musica y jugar videojuegos.
 
Kaixo, nire izena Oier da, 15 urte ditut, Samaniegon ikasten dut eta asko gustatzen zait marraztea, musika entzutea eta videojokuekin jolastea.
 
Hello, my name is Oier, I m 15 years old, I study in samaniego and i love draw, listen to music and play videogames.

El más reciente