LH 5. mailako ikasleek hari-instrumentuak eta orkesta ezagutzeko aukera izan dute

156 visitas

Kontzertuan hainbat hari eta perkusio instrumentu jo zituzten eta taula gainean igota zuzendariaren lana nola den ikusteko aukera ere izan zuten

Aurreko astean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek musika kontzertu bat ikusteko aukera izan zuten. Ekitaldiaren izenburua “Hari-instrumentuak eta orkestra” izan zen eta Gasteizko Jesús Guridi musika eskolan eskaini zen. Ikuskizunak ordubete iraun zuen eta aretoko besaulkietan eserita eta segurtasun-distantziak mantenduz gozatu ahal izan zuten.

Kontzertuan hari-instrumentuak nagusi ziren arren (biolina, biolontxeloa, kontrabaxua), ondoren egin zen tailerrean ikasleek perkusio instrumentuak jo zituzten (bateria, txindatak, bonboa eta abar). Kontzertua zuzendariak gidatu zuen, baina amaieran ikasle batek taula gainera igotzeko aukera izan zuen eta zuzendari lanak egin zituen.

close

MI PERFIL
Hola, mi nombre es Nicoleta Pilar Spandole y tengo 13 años. Me gusta dibujar pero sobre todo amo escuchar K-pop que es música de cualquier género como hip-hop, pop, R&B, etc… sólo que en coreano. Mis grupos favoritos de K-pop son BTS, Treasure, Ateez, TXT y Enhypen aunque me gustan muchos más.

 

NIRE PROFILA
Kaixo, nire izena Nicoleta Pilar Spandole da eta 13 urte ditut. Marraztea gustatzen zait baina batez maite dut K-pop entzutea, K-pop da edozein musika mota bezala adibidez hip-hop, pop, R&B, etab… baina korearraz. Nire K-pop talde gogokoenak BTS, Treasure, Ateez, TXT eta Enhypen dira baina beste asko gustatzen zaizkit.

 

MY PROFILE
Hi, my name is Nicoleta Pilar Spandole and I am 13 years old. I like to draw but I really love listen to K-pop, K-pop it’s like any genre of music like hip-hop, pop, R&B, etc…but in Korean. My favourite K-pop groups are BTS, Treasure, Ateez, TXT and Enhypen but I like many more.

El más reciente

Ikasleak desagertzen ari dira

Samaniego ikastetxeko gela ezberdinen artean «Ikasleak desagertzen ari dira» ipuin kolaboratiboa idatzi dute 4Ako ikasleek hasi