Inkesta baten bidez, Samaniegoko DBHko ikasleen elikadura ohiturak eta jarduera fisikoa aztertu ditugu
Samaniegoko DBHko ikasleen ellikadura ohiturak aztertuz, gainpisua (obesitatea) ikertzea da DBH 3ko ikasleen azterketaren helburua. Gaur egun gainpisua kasu ugari dago nerabeen artean, eta hori aztertzeko 12 eta 17 urte bitarteko Samaniegoko ikasleen datuak aztertu ditugu. Horretarako, haurren elikadura ohiturak, gainpisua, jarduera fisikoa eta gainontzeko informazio pertsonala jaso dugu inkesta batean, eta ondoren bataz bestekoa atera.
Grafiketan ikusi daitekenez, gehiengoak (ikasleen %52,1ak) egunean hiru aldiz baino gehiagotan jaten du; %37,3ak egunero gosaltzen du eta beste askok (%31,3ak) asteaz zazpi aldiz jaten dute askaria.
Jaten dutenari begiratuta, gehiengoak fruta edo ogitarteko bat gosaltzen du; eta jende ugarik (%32,3ak) egunero bi fruta zati jaten dituzte. Denborari dagokionez, gehienek 15 minutu baino ez dute behar izaten gosaltzeko.