Nork esan du ez dagoela Zinemaldirik ( III )

18 visitas

4. mailakoek Zinemaldirako telebistako iragarki bat asmatu dute proiektu osoari amaiera emateko

Nuetu, Michellen eta Yeseniaren videoaren argazki bat

Samaniego ikastetxeko laugarren mailako ikasleak informatikako proiektuaren azken fasean daude. Hiru zatitan banatzen den proiektuan asmaturiko zinemaldi bat prestatu behar zuten. Azken fase honetik amaitutzat emango dute informatikako lana.

Lehenengo zatian zinemaldirako kartel bat prestatu zuten. Bigarren zatian  irratiko iragarki bat sortu behar zuten, festibal honi buruzko informazioa emanez: adibidez non eta noiz izango zen, nortzuk ziren babesleak eta abar. Amaitzeko, zinemaldia bultzatzeko iragarki bat bideoz grabatu beharko dute.

Proiektua hirugarren zatian dago: interneteko bideo desberdinak lotuz bideo bakarra osatzean datza. Horretarako taldeka jarri eta Open shot aplikazioa erabili beharko dute, talde bakoitzari egokitu zaion zinemaldia bultzatuz.

Bideo bakoitzak irakasleak ipinitako baldintza batzuk bete behar ditu: hiru edizio-bideo baino gehiago izatea eta bideoak kartelaren informazioa transmititzea. Ikasleek aste bat dute bideoak amaitzeko; ondoren, beste ikaskideei erakutsi beharko dizkiete.

Hemen uzten dizkizuegu bideoak ikusteko linkak.

https://youtu.be/9p5u0S3INms    Asier eta Yasin 

https://youtu.be/1ghm-2ZjPis        Gonzalo eta Nahia 

https://youtu.be/44WJUYu9pAM     Oier eta Yomara 

https://youtu.be/055naDGbZ8w        Nuetu,Michelle eta Yesenia 

close

Hola me llamo Asier Agramonte tengo 16 años y soy de Vitoria. Me gusta estar activo en las redes sociales. Me gusta hablar y escribir en euskera y quedar y estar con mis amigos. También me gusta estar actualizado y enterarme de todo lo que pasa a mi alrededor.

 
Kaixo Asier Agramonte izena dut eta 16 urte ditut. Gasteizkoa naiz. Nire sare sozialetan gustatzen zait aktiboa egotea. Euskaraz hitz egitea eta idaztea gustatzen zait. Gustoko dut nere lagunekin egotea. Eguneratua egotea ere gustatzen zait eta nire inguruan gertatzen den guztia jakitea.

 

Hello, my name is Asier Agramonte, I am 16 years old and I am from Vitoria Gasteiz. I like to be active on social media. I like to speak and write in Basque and to meet and be with my friends. I also like to be up to date and find out about everything that happens around me.

El más reciente

Relato en RED

Podéis leer el relato completo en RED Report. En aquella sala abarrotada de gente, se sentó