3. DBHko ikasleok mikroipuinak idatzi ditugu

43 visitas

Euskarako irakasleak proposaturiko proiektuari jarraiki, DBH3ko ikasleok mikroipuinak idatzi ditugu

Mikroipunak idazten hasteko Aitziberrek, gure euskarako irakasleak,  paper bat eman zigun eta istoria labur bat (mikroipuin bat) pentsatzeko eskatu zigun. Irakasleak adibide batzuk erakutsi zizkigun nola egiten den jakiteko, eta ondoren gure ipuin propioak idatzi genituen.

Mikroipuinak idazterako orduan ez dago eredu zehatz bat: lerro batekoak izan daitezke edo orri erdikoak. Hemen uzten dizkizuegu gelan egindako batzuk:

  1. Mikroipuina:

Sare sozialetatik mutil bat ezagutu nuen, parkera joateko geratu ginen 5etan, baina ez zegoen inor. Galdetu nion non zegoen eta esan zidan: zure aurrean nago. Arraroena zen nire aurrean, artilezko panpin bat zegoela.

2. Mikroipuina:

Nire etxean nengoen bakarrik Netflix ikusten. Soinuak entzun nintuen eta atera nintzen logelatik. Nire txakurra zaunkaka zegoen aireari, zerbait egongo balitz bezala eta bat-batean presentzia bat sentitu nuen nire aurretik pasatzen. Baina interesgarriena da txakurrek ikusten dituztela esaten dute.

3. Mikroipuina:

Parkean nengoen, nire amona besarkatzen. Negar egin nuen duela bi urte hil egin zelako.

4. Mikroipuina:

Ezin dut berriro nire gelako leihotik begiratu. Ohitu egiten naiz aitak amari zuhaitzetik zintzilik dagoela begiratzeaz.

5. Mikroipuina:

Bere lehenengo hitza pelota izan zen. Borobil itxura zuen guztiari pelota esaten zion. Egun batean paseatzen bi gizon potolo topatu zituen. «Beitu aita bi pelota», esan zuen.

close

Hola me llamo Yeray soy un estudiante en la escuela secundaria Samaniego tengo 13 años y me gusta cantar y bailar. Los viernes, voy a canto y despues a un grupo de tiempo libre en el que hacemos manualidades con materiales reciclados llamado "Azterlariak". Sigueme en Tik Tok me llamo @yeruchi2.
 

Kaixo, Yeray naiz Samaniego ikaslea naiz 13 urte ditut eta kantatzea eta dantzatzea gustatzen zait. Ostiraletan abestera joaten naiz eta gero denbora libreko talde batera, "Azterlariak" izeneko material birziklatuekin eskulanak egiten ditugu. Jarraitu nazazu Tik Token @yeruchi2 deitzen naiz.
 

Hello, my name is Yeray. I am a student at Samaniego High School. I am 13 years old and I like to sing and dance. On Fridays, I go to sing and then to a free time group in which we make crafts with recycled materials called "Azterlariak". Follow me on Tik Tok my user name is @yeruchi2.

El más reciente