1B2eko ikasleek dagoeneko idatzi dute azken aldian argitaratu genuen gure eskolako idazlan partekatuaren jarraipena
Orain arte hau geneukan idatzita…
Gero eta gutxiago, gero eta gutxiago daude. Zer gertatzen ote da? Zergatik desagertzen ari dira? Non daude? Hemendik pasatu ez direlako, eta badakit. Badakite. Irakasleek badakite, baina ez dute ezer egiten horretaz. Normala iruditzen zaie, baina nik dakit ez dela horrela. Zerbait gertatzen ari da nire eskolako ikaskideekin. Egun batean, zuzendariak meeting bat izan zuen nire gelako ikaskide batekin eta egun horretatik aurrera , ez diot berriro ilea ikusi. Normala zela uste nuen. Baliteke beste eskola batera joan izana , baina ez zen lehena, ezta azkena ere izan. Galdetzen diet irakasleei eta esaten diet gertatzen ari dena normala ez zela, baina ez didate serio hartzen, aurpegira barre egiten naute gertatzen ari dena txiste bat balitz bezala.
Bero ikaragarria egiten zuen arratsalde batean, Proan geundela, komunera joateko baimena eskatu nuen. Pasiloaren beste puntan, gure kimika irakaslea, gela bat zabaltzen ikusi nuen. Irakasleak begiratu ninduen eta segituan itxi zuen atea.. Gerturatu nintzen eta oso usain arraro ateratzen zen bertatik. Gelara bueltatu nintzen eta nire lagunei ikusitakoa kontatu nien. Haiek gogoratu zidaten Euskara irakasleak aspaldi kontatutako istorio bat: gerra garaian, eskola hau, ospitale bihurtu zuten zauritutako jendea zaintzeko. Jantokira joaten garenen artean, askotan zerbait arraroa nabaritzen dugula beheko sotoan komentatu dugu.
Eskolatik ateratzean parkera joan nintzen eta banku batean eseri nintzen. Bat-batean, zuriz jantzitako gizon bat gerturatu zitzaidan eta kimika irakaslea zela konturatu nintzen. Oso baxu hitz egin zuen nire ondotik pasatzerakoan baina primeran ulertu nion esandakoa: “Ahaztu, zuk ez duzu ezer ikusi.
…eta 1B2ko ikasleek hau idatzi dute
Hurrengo egunean, eskolarako bidean nindoala, pausu batzuk entzun nituen nire atzean; baina, buelta ematerakoan, ez zegoen inor. Eskolara heldu eta gelara igo nintzen. Lehenengo orduko irakaslea ez zen etorri gaixorik baitzegoen eta aprobetxatu nuen, nire lagunei bezperan gertatutakoa kontatzeko. Bat-batean, gelako ausartena zutitu zen eta itxi zegoen gela horretara joatea proposatu zuen. Bizpahiru lagun gehiago altxatu eta berarekin joan ginen. Gela, espero genuen bezala, itxita zegoen eta nire ilean nuen urkila batekin zabaltzea pentsatu nuen. Sarrailan sartu eta….lortu genuen!!! Atea zabaldu zen. Gelan sartu eta etengailua sakatu genuen. Argia piztu eta itzali egiten zen. Adiskide batek morse kodea zela esan zigun eta mezu antzeko zerbait adierazten zuela. Denak bonbilara begira gelditu ginen eta ezetz asmatu zer zioen…