Ikasleak desagertzen ari dira

 6.A LHeko ikasleek dagoeneko idatzi dute azken aldian argitaratzen genuen testu txikiaren jarraipena imajinatzen duten bezala.

Bonbilari begira geundela, bat batean… “Ah, bai! Oraintxe gogoratu dut!” esan zuen Marcok. “S.O.S seinalea da, argi dago. Hiru puntu motz, hiru luze eta beste hiru motz!” jarraitu zuen esaten. Behin, bere aitona marinela zela kontatu zidan, baina ez nekien marinelak horrelako kodigorik erabiltzen zituztenik. Opor batzuetan, mugikorreko linternarekin eta eskuarekin S.O.S seinalea egiten irakatsi omen zion. Mezua ebatzi genuen bai, baina… Nondik zetorren mezu hori? Nork bidaltzen zuen? Desagertutako ikasleren bat? Baina, zer ikasle daki morse kodea erabiltzen gaur egun? Bueno, Marcok badaki, baina agian, irakasleren bat? Lehen ordura etorri ez den irakaslea? Eta, tranpa bat baldin bada? Agian, apurtuta dago… Ez genekien zer egin, zer esan. Baina, beti bezala, gelako ausartena, zerbait egin behar zuen. Bonbila ukitzera hurbildu zen, bonbila urtua zegoelakoan zegoen, “Zer mezu eta zer mezu… Ez esan txorakeriarik! Bonbila zaharra da, kolpetxo bat eman behar zaio. Ea ba…”. TIK! Kolpetxo bat eman zion azazkalarekin. Orduan, geroz eta arinago hasi zen seinaleak egiten eta…PUM! Lehertu egin zen. Handik alde egin beharra zegoen, irakasle baten arreta erakar zezakeen zaratak. Denok atera joan ginen korrika batean, eta…