Aurten ere Samaniegok korrikan parte hartu du

Ostiralean Samaniego eskolak arratsaldeko 7:30tan Los Herrán-ekin batera erositako kilometroari ekin zioten elurraren azpian

AEK elkarteak  sortu zuen 1975. urtean Euskaldunentzako Korrika festa hau oso handia egin zuten eta orain Euskal Herrian oso famatua da.  Ez da txapelketa bat, kilometro gutxi ala kilometro asko egin ditzakezu. Zure familiarekin edota lagunekin joan zaitezke.

Festa hau ondo pasatzeko da eta Euskararen alde aldarrikatzeko.

Korrika aurten Martxoak  31an hasi zen eta Apirilak 10ean amaituko da. Korrika egiten da euskal zentroerarako dirua biltzeko.  Aurten Korrika Amurrion hasi da eta Donostian amaituko da. Lasterketaren hasieran bi furgoneta joaten dira giroa sortuz eta lasterketari bidea zabalduz Euskal Herritik. Bi pertsonek lekukoa eramaten dute eta beste pertsona guztiek pankartaren atzean korrika egiten dute.

Ikasleak eta irakasleak Herran kalean hasi ziren korrika egiten Iparralde gizarte etxera iritsi arte.

Korrika egiteko ordaindu egin behar da. Normalean, elkarte bakoitzak kilometro bat erosten du. Samaniego ikastetxeak Los Herranekoekin batera erosten du beti kilometroa. Arratsaldeko 7:30etan bildu ginen korrikara joateko.

Samaniegoko bi ikaslek hartu zuten lekukoa elurraren azpian. Ikasle bat Steven 1B-koa da eta bestea Sehar 2D-koa.

Ikasleek eta irakasleek korrika jarraitu zuten elurra egin arren.