DBH-ko ikasleek tapper baten istorioa egin dute

Istorioak tapper baten abenturak kontatzen ditu

Chawanda, Ayyoub ,Valentin eta Hatim

DBH-ko ikasleek tapper baten istorio bat egin dute Cristina Rico irakaslearekin. Istorioa guk asmatu dugu eta tapper baten abenturaren bat kontatu behar du.. Jarraian, Mayam izeneko ikasle baten istorioaren zati bat irakurriko duzue.

Ttape-ren istorioa

Txikia zenean, Aiurri taper bat oparitu zioten. Aiur txikia zenez, ez zekien ondo hitz egiten, orduan Ttape esaten zuen. Aiurrek oso gustoko zuen Ttape urdina zelako, eta kolore hori bere gustokoena baitzen. Umeak kontu handia izan behar zuen taperrarekin beirazkoa zelako.

Aiurren urtebetetzea ospatzeko, amak zoora joateko esan zuen. Ttape frutu lehorrez bete zuten, motxilan sartu eta zoora joan ziren.

Mayamek bere taperrarekin

Zooan zeuden! Ttape irrikaz zegoen animalia guztiak ikusteko. Mugitzen zen bakoitzean fruitu lehorrek maraka hotsa egiten zuten. Denbora guztian Aiurren ahotsa entzuten zuen: “Hara, ze polita tigrea”. Baina Ttapek ez zuen ezer ikusten: “Noiz aterako naute animaliak ikusi ditzadan?” pentsatu zuen gure beirazko protagonistak.

Geroago, kremalleraren soinua entzun zen eta eguzkiak motxila argiz bete zuen. “Bazen garaia, egun osoa motxila barruan pasa behar nuela pentsatzen hasia nintzen!”. Baina Aiurrek, beti bezala, ezentzutearena egin zuen, banku batean eseri zen eta gurasoekin ontziaren barruan zeuden fruituak jan zituzten.

Bukatzen zituztenean lehoien norabidera joan ziren, baina bankuan taper urdin bat ikusi ahal zen. “Eeeeeeeeeeeeeeeehh!!! Nitaz ahaztu zareteeeeeee!!!” Oihukatu zuen, baina jada Aiur eta haren gurasoak ez ziren ikusten. Bat batean, Ttape lehoien kaiolara korrika hasi  zen beldurrez josita, ikusi  gabe sartu zen atetik zegoen kartela.“Kontuz,  pertsona baimenduak bakarrik”. Lehoi arriskutsua”...