Gorka Urtaran: “Nire bizitzako eta bihotzeko hiriko alkatea izatea izugarrizko ohorea da”

Gasteizko alkatearekin, Gorka Urtaranekin, Alde Zaharreko udalaren egoitzan elkarrizketa bat izan genuen

Gorka, zenbat urte daramazu Alkatetzan?

Alkatea naiz 2015. urtetik. Beraz, aurten izango da 7. urtea. 

Eta zuretzako zeintzuk dira alkatearen funtziorik garrantzitsuenak?

Garrantzi-garrantzitsuena nik esango nuke gasteiztar guztien ongizatea bermatzea dela. Azkenean, hirian daukagun balibide garrantzitsuena pertsonak dira eta, beraz, arreta eman behar diegu behintzat gutxieneko baliabideak izan ditzaten. 

Horretaz gain, badaude beste gauza batzuk: nik esango nuke ekonomia ere garatu behar dugula.

3. helburu bezala, nik azpimarratuko nuke ingurumenarekiko errespetua ere mantendu behar dugula. Vitoria-Gasteiz, hiri berdea da eta agian gure natura eta gure bioaniztasuna bermatu beharko dugu. 

Laburbilduz, kohesio soziala eta ongizatea, ekonomia garatzea eta gure ingurunea babestea. 

Alkate izateko prozesua nolakoa da?

Printzipioz, badakizue alderdi baten izenean aurkezten garela.  Orduan, izan behar zara afilatua edo behintzat alderdi baten hautagaia alkatea izateko. Adibidez, ni Euskal Alderdi Jeltzailekoa naiz eta afiliatuek erabaki zuten ni izango nitzela hautagaia. Gero prozesu guztia hasten da: kanpaina, bozketa…Eta azkenik, Osoko Bilkura elkartzen da eta boto gehien duen hautagaia alkate izendatzen da. 

Eta zer sentitzen da alkate izendatzen zaituztenean?

Lehenengo urtean batez ere,lehenengo sentitu nuena izugarrizko ardua izan zen eta ohore bat, noski.

Azken finean Gasteiztarra naiz, ni bizi naiz hemen betidanik, gauzarik onenak eta txarrenak gertatu zaizkit hemen. Nire bizitzako eta bihotzeko hiriko alkatea izatea izugarrizko ohorea da.Beste alde batetik ere, izugarrizko ardura, ez? 

Eta, bueno, lehenengo urtea izan zen oso zaila, hala ere gero eta hobeto joan da. 

Erraza da bizitza pribatua eta publikoa mantentzea?

Zoritxarrez ez da erraza, ez. Nahi gabe kentzen dizu naturaltasun puntu bat. Adibidez, nik lehen egiten nituen edozein pertsona batek egiten zituen gauzak eta egia da orain publikoki horietako batzuk ezin ditudala egin. Horrek ez du esan nahi ez naizela ni naizen bezalakoa, baina bai egoera batzuetan ez nahiz erakusten naizena. Hauxe guztia batzuetan galerak ekartzen ditu. 

Erreferenteren bat izan duzu alkatea izateko?

Bai, noski. Alde batetik ama eta bestetik José Ángel Cuerda alkate-ohia.

Nire kasuan, txikitatik egon naiz politikatik hubil nire ama politikaria zelako eta, orduan, etxean betidanik hitz egin dugu politikaz.

Eta gero, José Álngel Cuerda alkate-ohia…Denok dakigu zer suposatu duen gasteiztarrentzat eta, noski, niretzat. 

Alkatetzan jarraitzeko asmorik?

Ba, bai, beste legealdi bat bai egongo nintzateke. Batez ere orain martxan jarri ditugulako hainbat proiektu eta hauek garatzeko beste bi hiru urte behar ditugula deritzogu. Pentsatu behar dugu gaurko momentua nahiko krutziala dela.Hala ere, ikusiko dugu… afiliatuek eta herritarrek ere aukeratu behar dutelako. Ikusi beharko dugu, baina indarrak baditu behintzat.

Areto nagusia, alkatearekin elkarrizketan.

Zeintzuk dira  zure ustez, Gasteiz hiriaren indarrak?

Nik, azpimarratuko nituzke hiru; 

Batetik, tokiko zerbitzuek ematen diguten ongizatea. Gizartetxeak ditugu, kirol instalazio asko, adinentzako zentroak… Hori dena oinarrizko gizartea ahalbidetzen du beharrezkoak diren zerbitzuak ditugulako auzo guztietan. Horrek ez du esan nahi hobetzerik ez dagoela, baina baditugu zerbitzu asko.

Bestetik, Gasteizen industria potente bat dugu. Honek, ekonomia aldetik, lanpostu asko eskeintzen ditu, eta lanpostu onak gainera. Beraz, apostu handia egin behar dugu industriaren alde.

Eta azkenik, nik esango nuke gure bihotz berdea. Europako “Green Capital” garenez, edo Europako hiri garatua garenez, jasangarritasunaren aldetik ere oso ondo kokatuta gaude. 

  Eta ahuleziak?

Ba, nik, ahulezi bezala azpimarratuko nuke inbertsioak egiteko udalak duen indar falta. Gasteizen zerbitzu asko ditugu eta horrek, ongizatea ematen badigu ere, gastu handia suposatzen du. Beraz, aukera gutxi ditugu ibertsioak egiteko, adibidez, kaleak berritzeko, instalazio berriak egiteko, etb. Eta gero, baditugu beste ahulezi bat: azkenengo urte hauetan hiria asko handitu da eta auzo batzuk geratu dira pixka bat bizitzarik gabe. Hori aldatu beharko genuke, ezta?

Gorkak udalbatza-aretoa erakutzi zigun.

Zer suposatu zuen Gasteiz “ Green Kapital” izendatu izanak?

Azken hamarkadan egindako lanagatik errekonozimendua. Eta baita ere harrotasuna: azkenean harro gaude hiri berdea izatez eta, batez ere, Europa mailan hiri berdeenetariko bat izateaz. 

Zein da gaur egun Gasteizko proiekturik garrantzitsuena ?

Bueno asko daude, asko daude…

Batetik, nik esango nuke aldaketa klimatikoaren inguruan jorratzen ari garen proiektuak oso interesgarriak direla. Azken finean, orain denok borrokatu behar dugu aldaketa klimatikoaren kontra. Badakigu klima aldatzen ari dela eta horrek  kalte egiten duela. Nik esango nuke klimaren kontua dela planetak duen helbururik nagusienetariko bat. Gasteizen neurritasun klimatikoa lortzeko egiten ari garen estrategia oso garrantzitsua da.

Gero, beste alde batetik, zahartze-prozesua Gasteizera era ailegatzen ari da eta pentsatu behar dugu beharko diren zerbitzu guztiak nola kudeatu. Beraz, honetan ere gabiltza murgilduta.

Azkenik, beste proiektu bezala, nik esango nuke Green Deal izenekoa dela. Honen bidez, ekonomia berdearentzako erakagarria den hiria sortu nahi dugu. Aitzindari izan gara ingurumenarekiko politiketan, baina, nola egin dezakegu Gasteiz ere ekonomia berdearen erreferente bihurtzeko eta ekonomia hori sustatzen duten enpresak erakatzeko? 

Eta proiektu hauen artean, pentsatuta duzue bidegorria luzeagoa egitea?

Bai. Egia da, nik bizikletaz ibiltzen naiz eta, gainera, esango nuke  Gasteizen leku batetik bestera ibiltzeko bizikleta dela baliabiderik onena. 

Orain, badago lehialdi bat Europa mailan dirua jasotzeko. Bi aste barru izan dugu emaitza eta Europatik jasotzen baldin badugu dirulaguntza hori, beste gauza batzuek artean, bidegorriak luzatuko ditugu

Zergatik Gasteizen, beste hiri batzuetan egiten den bezala, ez dago bizikletak alokatzeko zerbitzurik?

 Hori askotan aupegiratzen digute. Oso bitxia da ze, duela  8 bat urte, honen inguruan eztabaida bat egon zen eta bizikleteroen elkarteekin batera adostu genuen Gasteizen ez zela beharrezkoa horrelako sistema bat izatea jendeak, normalean, bere bizikleta propioa erabiltzen duelako.Esaten dizudan bezala, hauxe orain dela 8 urteko erabakia izan zen eta gaur egun askotan esaten digute nola ez dugun horrelako alokairu sistema bat. Ez dakit, pentsatu beharko dut. Egon, badaude sistema batzuk, baina horiek pribatuak dira eta badago, adibidez, publiko bat eraztun berdetik ibiltzeko… Orduan arrazoia duzue, nik pentsatzen dut hausnarketa bat egin beharko genukeela berriro izateko alokairu sistema bat.

Udaletxean dauden margolanak ikusten.

Gasteiz abegitsua dela deritzozu?

Nik esango nuke baietz, baina, hobetu beharko dugu oraindik. Nik pentsatzen dut gure hiria oso anitza dela, mahi hau ikusi besterik  ez dugu ikusteko ze nolako aberastasuna duen aniztasuna izateak. 

Gu gaude aniztasun horren alde, askatasunaren alde, berdintasunaren alde, Giza Eskubideen alde eta udalaren partetik lan aktibo bat egin behar dugu hori guztia bermatzeko. 

Nik esango nuke oro har, bai badela, baina zoritxarrez ere batzuetan badaude salbuespen batzuk oso larriak direnak.

Egunero irakurtzen dugu kulturartekotasuna gure hiriaren ikurra dela. Zer pentsatzen duzu honi buruz? Uste duzu atzera goazela edo arazo gehiago sortzen ari direla? 

Nik ez nuke esango atzera goazela baina bai hausnarketa bat egin beharko genukeela batez ere hemendik urte batzuetara ez nabaritzeko aldeak pertsonen artean. 

Hasiera  hasieratik pertsona guztiei aukera berdinak eman behar dizkiegu. Hauxe oso garrantzitsua da etorkizunera begira.

Udaletxea ikusten.

Eta azkenengo galderarekin  lotuta goazen gure ikastetxeari buruz hitz egitera.

 Gure ikastetxea ezagutzen duzu?

Bai, ezagutzen dut, ez naiz egon barruan azken urte hauetan, baina bai ezagutzen dut hortik pasatzen naizelako eta zuzendariarekin ere hitz egin dut. 

 Zer uste duzu jendeak pentsatzen duela gure patioa ikusten duenean?

Pentsatzen ari naiz….tira, patio handia da, ez dut uste txikia denik.. Egia esan, aitortu behar dizuet ez dakidala zenbat ikasle zareten, kopuru zehatza ez dakit. 

Beste alde batetik, jakin dezazuen, martxan jartzen ari gara patioak birnaturalizatzeko proiektu bat eta pentsatzen dut zuen patioak aukera handia duela horretarako nahiko zabala delako. Ez dakit, zer iruditzen zaizue patioa zuei? Proposamenak bota eta bisita bat egingo dugu akatsak eta hobetzeko puntuak ikusteko.

Kontatu digute gure ikastetxea Gasteizko zaharrena dela, zuk uste duzu urte guzti hauetan egin direla behar ditugun berrikuntzak? 

Bueno, horrela galdetzen badidazu seguru ezetz. 

Hor dago beste inbertsio ildo bat, baina ikastetxe asko daude Gasteizen. Badakigu, gainera, hainbat lan egiteke dagoela egin gabe. 

Badakit azken uda honetan margotu egin dutela. Leihoak ez dakit aldatu dituzten dagoeneko. 

Eta erakargarria ikasle berrientzako? Zeintzuk esango zenuke direla gure indarguneak? 

Bai, nik esango nuke oso erakargarria dela. Baditugu beste adibide batzuk, adibidez, hemen, Alde Zaharrean ere aniztasunaren inguruan jorratu egin den hezkuntza programa oso erakargarria izan da familia askorentzat. Nik esango nuke, gainera nahiko lotuta daudela bi ikastetxeak Ramón Bajoko ikasleek  Samaniegon amaitzen dutelako. Eta kontuan izanda ze ikasle jatorra eta azkarra dituen ikastetxe honek, zuek bezala, ba seguru nago erakargarria izango dala.

Azkenik, zerbait esan nahi diozu gure ikasle eta irakasleei? 

Ba bai, lehenengo eta behin eskerrik asko etortzeagatik udaletxera, eta horrelako elkarrizketa bat izateagatik. Eta beste alde batetik, mila esker opariagatik, oso atsegina izan da. 

Eta, ze esan?  Zuen etxea dala, eta ateak irekita daudela zuentzat. Zerbait hobetzen baldin badugu zuen ikastola eta bizimodua gu  pozik egongo gara.

 Asi que, mucho ánimo, jarraitu horrela, jarraitu ikasten, oso garrantzitsu dela. Eta, batez ez, izan zaitezte zoriontsu.

Elkarrizketa bukatu ondoren.