Ez dakizula non dagoen gela bakoitza Samaniego ikastetxean? Guk lagunduko dizugu
Nor: Fabian Osorio, Justin Agramonte, Prince Ezike, Wiber Rosario
Solairuz-solairu joango gara gure ikastetxeko gelak deskribatzen; baina kanpotik ere erakutziko dizuegu nolakoen den gure ikastetxea
Samaniegoko eskola asko aldatu da. Eskolak bost solairu ditu. Lehenengo solairuan lehen hezkuntzako gelak topatzen ditugu. Hor bertan idazkaritza eta atezaintza daude; atezaintzan, beste artikulu batean azaldu dugun bezala, Pilik lan egiten du. Solairu honetan DBHko liburutegia eta laborategia ere topatzen ditugu. Liburutegia atsedenaldietan zabaltzen da eta horrela etxerako lanak egiteko, ikasteko eta liburuak maileguan hartzeko aukera dugu.
Bigarren solairuan, zuzendaritza bulegoaz gain, lehenengo hezkuntza eta bigarren hezkuntzako informatika gelak daude. Lehenengo hezkuntzan ikasle asko daudenez, bi solairutan banatuta daude.
Ondoren, hirugarren solairuan, bigarren hezkuntza dago(DBH), horrez gain ikasketa burutzaren bulegoa, Marta hain zuzen ere, eta irakasle gela daude. Bertan, irrati, aldizkaritza eta matematika tailerrak daude.
Solairu bakoitzean pasabidearen alde bakoitzean komun bana daude. Guk ez ditugu emakumezko eta gizonezko komunik; guztiok erabiltzen ditugu komun berberak.

Orain dela hiru urte komunak berritu ziren eta alai gertu dira berez margoturik
Goian, laugarren solairuan, dorreoietan hain zuzen ere, plastika eta musika gelak daude.
Bukatzeko, bostgarren solairuan sotoa dago, sotoan teknologia tailerrak daude, horrez gain, kamarote txiki bat dago eta bertan, lehen hezkuntzako eta DBH-Ko jantokia dago. Hor alboan haurrezkuntzako jantokia dago.

Jantokietan taldeka esertzen gara

Pasabideetan oraindik ikus ditzakegu Covidek utzitako arrastoren bat, heziak bezala.