/

Samaniego Ikastetxeak garrantzi handia izan du nire bizitzan

Asier Agramontek, iaz gure ikastetxean DBH amaitu zuen ikasle batek, ikastetxean izandako esperientziaz hitz egiten digu

Samaniego ikastetxea ikastola publiko bat da eta Gasteizen kokatuta dago. Samaniego gueto eskola izeneko bat da eta Gasteizko biztanleek baztertu izan duten ikastetxe bat da. Gasteizko biztanleek pentsatzen dute lizkarrak baino ez daudela eskolan eta horregatik pertsonei ez zaie gustatzen Samaniegon egotea. 

Asier Bilboko Guggenheim museoan

Baina dena bezala, zurrumurru guztiak ez dira egia eta Samaniegora etortzen den jendeak ez du ikastetxetik  joan nahi eta askoz gutxiago ez dute gaizki hitz egiten Samaniego Ikastetxeari buruz. Samaniego ikastetxean arazoak badituzu, babestuta sentituko zaren  eskola bat da eta beti irakasleak eta ikasleak hor daude zuri laguntzeko 

Samaniego ikastetxea familia handi bat da eta horrela bizi izan dut nik. Samaniegotik pasatzen diren ikasleek edo irakasleek ez dute inoiz ahaztuko Samaniego Ikastetxetik pasatu direnik.

Samaniego ikastetxea niretzat, nere babeslekua izan da, Samaniego ikastetxea beti saiatu da ni babesten eta zaintzen. Samaniego ikastetxeak ere balore asko irakatsi dizkit eta jakitun izan ez naizen arren beti izan dut Samaniegon eskolan norbait niri laguntzeko eta niri irakasteko prest egon denik. Eskerrak ematen dizkiet izandako irakasle guztiei. Beraiei esker gaur naizen pertsona naiz eta ez naiz damutzen. Samaniegoko irakasleak eta zuzendari taldea beti dago hor laguntzeko eta behar duzuna eskaintzeko trukean ezer espero gabe eta hori benetan asko eskertzen dela.