Samaniegok badauka nork gidatuko duen

Urte honetan Samaniegoko zuzendaritza berria abian jarriko da

Ezinne Chigbo, Mayam Saez de Camara, Sehar Nazam

Ikastetxeetan guztiok garrantzitsuak gara: irakasleak, ikasleok, atezaina…, baina ikastetxe bat ezin da ibili inork gidatu gabe, zuzendaritza talderik gabe, alegia. Geure ikastetxeko zuzendaritza taldean aldaketa batzuk egon dira aurten.

Gure zuzendaritza taldeak pertsona hauek osatzen dute:

Cristina Arguijo eskolako zuzendaria da, eta 7 urtez egon da zuzendaritza taldean, zuzendari bezala. 

Amaia Intxaurbe bi urte daramatza zuzendariorde gisa.

Marta Martin DBHko ikasketa burua da eta aurtengoa bere zazpigarren urtea da.. 

Mikel Alkain LH-ko eta HH-ko ikasketa buru berria da, Rauli lekukoa hartu dio, Raulek berriro irakaslea izatea erabaki duelako. 

Janire Lejarzak orain Arantzaren lekua hartu du idazkaritzan, Arantza gutxi barru erretiratuko delako.