/

Samaniegok irrati bat izango du   

Samaniegoko irratiaren proiektuaren arduradunekin  hitz egiteko aukera izan dugu.

Gorka Armentia eta  Asier Laresgoiti Samaniegoko ikastetxean teknologiako irakasleak dira eta STEAM proiektuaren arduradunak ere. Gaur beraien lanaren berri izateko aukera izan dugu. 

 Zer da irrati proiektua? Nola sortu zen ideia?

Asier: Eskolan espazio berri bat izateko eta beste baliabide bat emateko ikasleei, beste gauza bat ikasteko aukera izateko. 

Gorka: Ahal izatekotan, klase saioetan erabiltzeko proiektua da; adibidez: elkarrizketak egiteko, txarlak antolatzeko… Irratia izateaz gain, bideoak grabatzeko ere beste leku bat izango  da… apurtxu bat denetarik egiteko aukera izango dugu.

Alde honetan elkarrizketak eta gai desberdineei buruzko txarlak egingo ditugu.

Asier: Jon Mujikaren ideia izan zen, (fisikako irakaslea) STEAM proiektuetan sartu ginen eta nik idatzi nuen proiektua. Eusko Jaurlaritzak ematen dizu dirua aurrera ateratzeko. Hori bai, beti izan behar da zientzia, arte, matematika eta teknologiarekin erlazionatuta.

Non egongo da kokatuta? 

Gorka: Bigarren pisuko pasabideko mutur batean.  Gelan bertan, horma bat dago berdez margotuta; horma hori kroma da: kromaren aurrean zu jartzen zara eta gero atzean ordenagailuz alda dezakezu fondoa.

Kromaren laguntzarekin bideoak egiteko aukera izango dituzte ikasleek.

Zein da funtzionamendua?

Asier: Ahal izatekotan, klase saioak erabiliko ditugu; adibidez: elkarrizketak egiteko, txarlak antolatzeko… Irratia gainera bideoak grabatzeko beste leku bat da… apurtxu bat denetarik.

Gorka: Tailerra ostegunero egingo da, Hauspoa orduetan: 15:00etatik 16.30etara.

Asier: Gorka eta Iban izango dira irakasleak  eta  ikasleak DBHko bigarren  eta hirugarren mailako izango dira.

Noiz ipiniko da martxan?

Gorka: Datorren ikas urtean ipiniko da martxan, baina aurten hemendik eta udako oporretara arte ikasle talde batek ikasi beharko du hango trasto guztiak erabiltzen datorren urtean erabili ahal izateko.